jueves, 17 de noviembre de 2016

ERANSKINAK

LAGUNTZAILE ETA KOLABORATZAILEAK:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Mindara elkarteari, dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkateari, beraien laguntza oso garrantzitsua izan baita udaleku hauen antolkuntzarako. Horrez gain, esan nahi dizuegu, gaian interes berezirik baduzue Mindara elkarteko bazkide egitea gonbidatzen zaituztegula, oso proiektu interesgarria baita, ekintza askorekin. Hemen uzten dizuegi elkarteari buruzko informazio gehiago:


Bestalde, Iratxeko kanpinari ere eskerrak eman nahi dizkiogu gure udalekua bertan antolatzen eta gauzatzen uzteagatik.



ELKARRIZKETA INTERESGARRIA:

Oraingoan, Ainara Etxeberria izango dugu hizpide, 25 urteko gazte Nafarra. 
Labur esanda, Ainara pilotan gaztetxo murgildu zen, 5 urterekin, eskolako klubean.
Zoritxarrez istripu bat izan zuen eta ondorioz 2 hankak galdu zituen. Gaur egun, pilotan jarraitzen du. Hori bai pertseberantzia berea! Tira ba, ezagut dezagun Ainara!

-Begiraleak: Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizugu Ainara, guregana etortzeko gonbita onartzeagatik. 5 urterekin hasi zinen euskal pilotako munduan, ba al zegoen gurpildun aulkidunik klubean?

-Ainara: Ez. Gurpildun aulkidunentzako aisirako euskal pilota irtenbide bat zela duela 2 urte konturatu nintzen, istripua 23 urterekin eduki eta gero. Ni betidanik izan naiz euskal pilotan murgildua, eta horretan jarraitu nahi nuenez, urritasunak ditugun pertsonontzako irtenbideak bilatzen ari nintzela, euskal pilotako txapelketa inklusibo bat ospatuko zela ikusi nuen interneten, eta hor hasi zen dena. Txapelketan jende pila ezagutu nuen, eta guk guztiok "GURPILOTA" kluba sortu genuen Iruñean, gurpildun aulkian goazen pertsonentzako.

-B: Zenbat kide zarete gaur egun?

-A: 25 pertsona gaude, ni zuzendari/koordinatzaile naizelarik, beste 4 lankide ditut. Gainontzeko 20ak klubean izena eman duten neska-mutilak dira. Eta honetan datza nire egunerokoak.

-B: Orduan, zertan datza zure lanak zehazki? 

-A: Arratsaldeetan entrenatzaile papera egiten dut (titulua baitaukat). 5 pertsonako 4 talde ditugu, adinaren arabera sailkatu ditugunak, maila parekatua baitute. Eta astean 2 entrenamendu egiten ditugu talde bakoitzarekin.
Eta goizetan, klubeko administrazioko lanak egiten ditut. Beste erkidegoetako klubekin harremanetan jarri, txapelketak antolatu, gure kluba aditzera eman, ahal dugun neurrian gure kirola sustatu, etab.

-B: Beraz Ainara, entrenatzaile baita koordinatzaile zaren neurrian, gomendiorik emango al zeniguke gure udalekua arrakastatsua izan dadin eta datorren urtean plaza gehiago eskaintzeko aukera izan dezagun?

-A: Tira ba, nola ez! Udalekuaren sustapenaren inguruan esango dizuet ideia ona dela udalekua ospatu ostean, partaideek heuren balorazioak ipiniko balituzte zuen blogean bertan. Eta ahoz-aho ezagunei kontatuko baliete zeinen gustora egon diren eta errepikatu nahiko dutela hurrengo urtean. Gainera, zuek begiraleak biltzea komenigarria litzake, eta udalekuaren alde onak, ez hain onak eta hobetzekoak apuntatzea, baita udalekuaren memoria egitea. Modu honetan, datorren urteko udalekua hobeagoa izango da!
Honetaz aparte, udaleku bitartean jarduerek ongi funtziona dezaten, buruan eduki behar duzuen hitz bakarra DIBERTSIOA izango da, horrela eta bakarrik horrela lortuko dituzue zuen helburuak.

-B: Mila esker Ainara, orain "gomendatzaile" titulua eskuratu berri duzu jajaja. Benetan zure laguntza eskertzen dizugu bihotzez, oso baliagarria izango da udalekua ahaztezina suerta dakien partaideei. Eta zorte on datorren astean duzun Euskal Herriko txapelketan, egurre!!!

-A: Eskerrik asko zuei, nirekin harremanetan jartzeagatik. Ez dut baztertzen zuen udalekura joango naizenik. Asko gustatuko litzaidake zuen partaideekin arratsalde polita pasatzea!


-B: Hau bai hau sorpresa emango diguzuna agertuz gero! Ongi segi Ainara!

GAINERAKO JARDUERAK


-Elkar ezagutzeko jolasak: partaide guztiak elkar-ezagutzeko jolasak egingo ditugu, gutxienez izenak ikasteko helburuarekin😉.

-Trebetasun zirkuituak: astelehenean egiteko zehaztua dago, modu honetan, urritasunik ez daukaten pertsonak aulkian ibiltzen ikasiko dute. Beranduago egingo dituzten kiroletan eta jolasetan oso galduak egon ez daitezen, eta gurpildun aulkikoekin batera egindako jolasak jariatsuak izan daitezen.

-Tenisa: hasieran jolas batzuk egingo ditugu eta ondoren bikotekako partidak egingo dira, 4 jokalariak gurpildun aulkietan doazelarik.

-Zirko ikuskizuna: Ayegui herriko zirko taldeak prestatutako ikuskizuna, kanpineko areto nagusian.

-Igerilekua: izerditan egon ondoren, zeinek ez luke ura gogo handiz hartuko?

-Sukaldatzeko tailerra: Claudia Ramirez etorriko da. Bera ere gurpildun aulkian dabil, eta oraingoan Lyon-en ospatuko den munduko gozogintzako txapelketara joateko plaza lortu du. Beraz, sukaldatzeaz gain, bere esperientzia ezagutzeko aukera polita izango duzue udalekuko partaideek.

-Gaubela kantuz: begiraleok Euskal Kanten zerrenda luzea jarriko dute proiektorean, eta zuek banan-banan aukeratuko dituzue denon artean kantatzeko. Begiraleok kitarra daramagu...baina zuetako edonor musikaria bada...bere instrumentua ekar dezala udalekura!!!!!


-Saskibaloia: hasieran kanastekin eta zelaiko dimentsioekin familiarizatzeko jolasak egingo ditugu etae ondoren partidekin hasiko gara. Partidetan jokalari guztiek gurpildun aulkietan joan beharko dute.

-Txiste eta asmakizun kontaketa: ausartuko zinatekete "Eva Hache" bilakatzen? Utzi lotsak alde batera eta murgil gaitezen gau entretenigarri batean. Txisterik txarrenarentzako eta asmakizunik zailenarentzako opariak egongo dira!!!


-Desoreka joku-jolasak: kasu honetan, desoreka urritasunik ez dutenek pairatuko dute desoreka. Hau da, jolasak burutzerakoan, urritasunik ez dutenei jolasa zailduko zaie. Esate baterako: harrapaketan oinak soka batez lotuko zaizkie.


-Iratxe herrira bixita: Iratxe herria gertu dagoenez, aulkietan joateko arazorik ez da egongo, gainera urritasunik ez duten zuen kideak zuek laguntzeko prest izango dituzue!


-Boccia jokoa: Petankaren antzeko jokoa da. Partaide guztiak gurpildun aulkietan egon beharko dute.

-Udaleku festa: SORPRESAAAA!!!!!!!!!

PILOTA SAIOAK

ARIKETAK 
Udaleku aste honetan, euskal pilotako modalitate ezberdinak landuko dira. Hauen helburu nagusia sustapena izango da, hau da, euskal pilota denena izan dadin bultzatu nahi dugu, helburua beti ere dibertsioa bilatzea delarik.
Oharra: bideoetan agertzen diren ariketak hemen behean azaldutako desberdinak dira. Modu honetan, udalekuan ariketa asko eta asko egiteko aukera izango dugu!!!

Esku pilota:

Kontaktuan sartzeko, guztiok frontoian gaudelarik, gurpildunak, ez gurpildunak, begiraleak, etab. eta pilota bat daukagularik, frontisera jaurtiz gure izena esango dugu ozenki. Hau da, pilota duen bakoitzak hau jaurtitzean bere izena ozenki esango du, horrela, partaideak elkar ezagutzen hasiko dira. Egoera denontzat errazagoa izan dadin, sakabanatuak egongo gara kantxa guztian.

Ondoren, bi taldetan bananduz, bi espazio ezberdinduko ditugu frontoiko lurrean (berriz ere, espazioak zabalak izango dira). Ezkerrean dagoen taldeak, eskubiko espazioan sartu beharko du pilota eta alderantziz. Hau konplikatzeko, eta aurrerago, bi espazio egin beharrean lau espazio sortuko ditugu eta 1, 2, 3, 4, izango da ordena. Lehenengo jotzen duenak 1.an sartu beharko du pilota, hurrengoan 2.ean eta horrela denbora guztian.

Azkenik, partido estiloko bat egingo dugu. Bi talde berriz. Batzuk eskuinaldean eta besteak ezkerrean. Frontisean uztai handi bat egongo da erdialdean. Edonork pilota jotzen duen aldioro, uztaiaren barnealdean sartu beharko du. Uztaian pilota gehien sartzen duen taldeak irabazioko du partida.




Frontenisa

Frontenisarekin hasteko, beroketa ariketa bat egingo dugu. Guztiok borobil batean kokatuko gara eta pilota batekin, guztion erraketatik pasatzea lortu beharko dugu. Lehenengo, pilota botatu gabe, hau da erraketa batetik bestera arrastaka, gero punpa txikiak emanez (pilotak altuera txikia hartuz) ondoren borobila handitu eta pilotak punpa handiak egiten dituelarik borobil osoa osatzen saiatuko gara. Joku hau oso dibertigarria izan daiteke guztiontzat.

Hurrengo ariketan, bi ilaratan jarriko gara, frontisera begira. Lehenak, pilota jaurti eta beste ilarara abiatu beharko du. Bestean zegoena eta orain pilota jo duena, pilota jotzean beste lerrora abiatuko da. Erraza ematen du, baina pilotak abiadura hartzen duen heinean, azkarrago desplazatu beharko gara guztiok eta horrek emango dio emozioa ariketari.




Gomazko paleta: 
Eskupilotako ariketa berdinak egingo dira, frontoi barruan baita ere eta dinamika berdina jarraituz.



Orokorrean:

Ariketa hauek aldatuz joan gaitezke, konbinazio berriak sartuz eta taktikak aldatuz. Esan bezala, ez dira soilik ariketa hauek izango, hauek adibide gisa dira. Beti, jolasean gauden bitartean, ideia desberdinak etortzen zaizkigu burura, eta ariketak aldatuz/moldatuz, jarduera desberdin paregabeak ateratzen dira guztion elkarlaguntzaz. 

Batzuetan ariketa zaila suertatzen zaion norbait egongo da, edo ezin diona ariketari eutsi. Kasu hauetan EZ LARRITU!!! Ikasteko gaude, baina batez ere ondo pasatzeko, beraz, ariketak moldagarriak direnez, zertxobait aldatuz konponduko dugu arazo txiki hori.


ARIKETA MOLDATUAK
Gurpildun aulkietan dauden pertsonak eta urritasunik ez daukaten pertsonak maila berean egon daitezen, urritasunik ez dutenei jokoa zailduko zaie kasu batzuetaneta besteetan, besterik gabe, urritasunik ez dutenak begiraleek eramandako gurpildun aulkietan eseri beharko dira.

Esku pilota:
Jokoa egokitzeko moduak: 1-Eskuina bada, ezkerrez jo beharko du pilota, eta alderantziz. 2-Pilota jo ondoren txapa ukitzera joatea. 3-Belaunak soka batekin lotuak izatea. 4-4 jokalariak gurpildun aulkietan eseraraztea.

Frontenisa:
Jokoa egokitzeko modua: 1-Eskuina bada, ezkerrez jo beharko du pilota, eta alderantziz. 
2-Bikote bakoitza gurpildun aulkidun batez eta urritasunik gabeko pertsona batez osatuak egotea, oraingoan urritasunik ez dutenak gurpildun aulki batean eseri beharko dira.

Gomazko paleta:
Jokoa egokitzeko moduak: 1-Bikote bakoitza gurpildun aulki batez eta urritasunik gabeko pertsona batez osatuak egotea, oraingoan urritasunik ez dutenak gurpildun aulki batean eseri beharko dira. 2-Eskuina bada, ezkerrez jo beharko du pilota, eta alderantziz.


BESTELAKO JARDUERAK
Esku pilotako profesionalen hitzaldia:
Hitzaldi honetara bi pelotari famatu bertaratuko dira. Haien izenak sorpresa dira...emakume bat egongo ote? Asegarceko pelotaria? Edo Aspekoa? Pilotari gaztea edo esperientziaduna? Auskalo, udalekuan jakingo duzue!!!

Zesta puntako profesionalen partida:
Partida berezia izanen da, izan ere, zesta puntako pilotari profesionalak etorriko dira, Munduko Txapeldun eta Txapeldunordeak zehazki. Hau bai hau kalitatea!!!
Gainera, partida ondoren, zesta puntako xisterak nola egiten diren ikasteko aukera izango dugu.

INFORMAZIO OROKORRA

NON? Iratxeko kanpinean (Nafarroan, Ayegui herrian).

NORENTZAT: Gurpildun aulkietan dauden eta urritasunik ez daukatenentzat (18 urtetik gorakoak).

PLAZA KOPURUA: 26 pertsona gehienez (13 gurpildun aulkian eta 13 urritasunik gabe).

TXANDA: 2017ko uztailaren 23tik 30era (igandetik igandera).

PREZIOA: udalekura joateko ordaindu beharreko prezioa 150€koa izango da. Izen ematerakoan honako kontu korrontean sartu behrako da dirua:

Kutxabank: ES06 2945 2671 5893 4895 8842

Prezioa honen barruan mantenimendu osoa, udalekuko ekipazioa, asegurua eta  aisialdiko jarduerak sartzen dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

-NAN edo pasaportea.
-Bankuko ziurtagiria.
-Gizarte segurantzako txartela.
-Alergia edo bestelakorik baduzu medikuaren ziurtagiria.

ERAMAN BEHARREKOA:

-Kirolerako arropa eta oinetako erosoak.
-Bainujantzia.
-Toaila eta txankletak.
-Igerilekuko txanoa.
-Lo zakua.
-Linterna.
-Kantinplora.

miércoles, 16 de noviembre de 2016

SARRERA

NORTZUK GARA?

Yerri herriko pilota elkarte bat gara eta hau 15 kidek osatzen dugu. Orain arte, esku pilota izan da landu dugun espezialidade bakarra, astero bi orduko bi saio eginez. Hainbat urte daramatzagu metodologia aldatu gabe, baina oraingoan zeozer berriarekin probatzea erabaki dugu: gurpildun aulkidunak euskal pilotara gerturatzea.

HELBURUA:

Esan bezala, gure helburua gurpildun aulkidunak euskal pilotara erakartzea da. Honen arrazoia, horrelako kasuak gertutik bizitzea izan da. Izan ere, duela aste batzuk, urritasunari buruzko bilera batean egon ginen eta honek pertsona hauengan pentsaraztea eragin zigun. Pertsona hauetaz hitz egiterakoan nagusiki pena eta errukia dira sentitzen diren emozioak, baina bilera ostean konturatu ginen pertsona horiekiko sentitzen ditugun emozioak ez liratekela halakoak izan behar, beraiek ere oso pozik bizi direlako. Beraz, haien poztasuna euskal pilotarekin lotzea izan da gure abiapuntua.

Helburu hau betetzeko, udaleku inklusibo batzuk antolatu ditugu, urritasunaren barruan GURPIL AULKIAN DAUDEN PERTSONENTZAT ETA URRITASUNIK EZ DUTEN PERTSONENTZAT. Modu honetan, urritasunik ez duten pertsonak ohartarazi nahi ditugu gurpildun aulkian daudenek ere badutela dibertitzeko aukera, eta hau kontuan hartuta, denok batera momentu alai bat igaro nahiko genuke.





BEGIRALEAK

BEGIRALEEKIN KONTAKTATZEKO BIDEAK:

Aiora Armendariz
Telefono zenbakia: 667 259 555
Posta elektronikoa: aiora.8@gmail.com

Ane Bayo
Telefono zenbakia: 675 555 922
Posta elektronikoa: ane.bayo@gmail.com

Irantzu Garcia de Garayo
Telefono zenbakia: 662 541 555
Posta elektronikoa: irantzu_98@gmail.com

Eider Barba
Telefono zenbakia: 688 555 642
Posta elektronikoa: eider.b@gmail.com

Beste harremanetarako kontaktu bat:
Telefono zenbakia: 943 337 248 
Posta elektronikoa: depiloteo@gmail.com



INSTALAZIOAK ETA ERREMINTAK


INSTALAZIOAK:

Udalekua Iratxeko kanpinean izango da, kanpin honetan honako instalazioak aurkitu ditzakegu:

                        Frontoia                                                                                      Bungalow-ak
                                                                  
Futbol zelaia

               Jatetxea                                                                                        Igerilekua
                                                                                 
                                                                                             

                                               Saskibaloi zelaia                                                   

                                                                 
            Taberna                                                                                          Teniseko pista

                                                                      

                                              
Instalazio hauek guztiz egokituta daude gurpildun aulkidunentzako, beraz ez da arazorik egongo: frontoira sartzeko eskailerarik ez, komunak egokituak, dutxak egokituak, igerilekura sartzeko aulkia, barrakoietara sartzeko aldapa, oheen arteko distantzia zabala...


MATERIALA:

Pilotako saioetan material hau beharko dugu (material hau gure ardurapean geratzen da, ez du bakoitzak berea eraman beharko):

 Gomazko paletak                                                                          Gomazko paletako pelotak                                                          














                                                                                                                     Teniseko pilotak
Gurpildun aulkiak      
                        

                                                                            



     




Esku pilotako pilotak                                                                                     Erraketa
















ARIKETAK

Udaleku aste honetan, kirol modalitate ezberdinak praktikatuko dira. Hauen helburu nagusi sustapena izango da, hau da, euskal pilota denena izan dadila bultzatu nahi dugu, denok ahal baitdugu eta azken finean, dibertsioa bilatzen etortzen garelako.

Hasteko, esku pilotako ariketa batzuk azalduko ditugu, udalekuetan parte hartuko dutenek egingo dutena gutxi gora behera ikusten hasteko.

Kontaktuan sartzeko, guztiok frontoian gaudelarik, gurpildunak, ez gurpildunak, begiraleak, etab. eta pilota bat daukagularik, frontisera jaurtiz gure izena esango dugu ozenki. Hau da, pilota duen bakoitzak hau jaurtitzean bere izena ozenki esango du, horrela, partaideak elkar ezagutzen hasiko dira. Egoera denontzat errazagoa izan dadin, sakabanatu xamar egongo gara ondokoarengaz.

Ondoren, bi taldetan banaduz, bi espazio ezberdinduko ditugu frontoi lurrean (berriz ere, espazioak zabalak izango dira). Ezkerrean dagoen taldeak, eskubiko espazioan sartu beharko du pilota eta alrebes. Hau konplikatzeko, eta aurrerago, bi espazio egin beharrean lau espazio sortuko ditugu eta 1, 2, 3, 4, izango da ordena. Lenengo jotzen duenak 1ean sartu beharko du pilota, hurrengoan 2an eta horrela denbora guztian.

Azkenik, partidillo estiloko bat egingo dugu. Bi talde berriz. Batzuk eskuin aldean eta besteak ezkerrean. Frontisean arotxo handi bate gongo da erdialdean. Edonork pilota jotzen duen oro, arotxoaren barnealdean sartu beharko du. Aroan pilota gehien sartzen duen taldeak irabazioko du partida.

Ariketa hauek aldatuz joan gaitezke, konbinazio berriak sartuz eta taktikak aldatuz.



Gomazko paleta:eskupilotako ariketa berdinak egingo dira, frontoi barruan baita ere eta dinamika berdina jarraituz.



Frontenisa: frontenisean, hasteko beroketa ariketa batekin hasiko gara. Guztiok borobil batean kokatuko gara eta pilota batekin, guztion erraketatik pasatzea lortu beharko dugu. Lehenengo, pilota botatu gabe, hau da erraketa batetik bestera arrastaka, gero errebote txikiak emanez (altuera txikia hartuz pilota) ondoren borobila handitu eta errebote handiak pilotak egiten dituelarik saiatuko gara borobil osoa osatzen. Joku hau oso dibertigarria izan daiteke guztiontzat.

Hurrengo ariketan, bi ilaratan jarriko gara, frontisera begira. Lehenak, pilota jaurti eta beste ilarara abiatu beharko du. Bestean zegoenak eta orain pilota jo duenak, pilota jotzean beste lerrora abiatuko da. Erreza ematen du jokua, baina pilotak abiadura hartzen duen heinean, azkarrago desplazatu beharko gara guztiok eta horrek emango dio emozioa ariketari.




Esan bezala, ez dira soilik ariketa hauek izango, hauek exemplu gisa dira. Beti, jolasean gauden bitartean, ideia diferenteak etortzen zaizkigu burura, eta ariketak konponduz, proiektu paregabeak ateratzen dira guztion elkarlaguntzagaz. 

Batzuetan bado edonor ariketa zaila iruditzen zaiona, edo ezin duena ariketa heutsi. Kasu hauetan EZ LARRITU!!! Ikasteko gaude, baina ondo pasatzek ere, beraz ariketak moldagarriak direnez, zertxobait aldatuz konponduko genuke arazotxo txiki hori.

EGITARAUA

Udalekua astebetekoa izango da, igande arratsaldetik igande goizerarte.