Udaleku aste honetan, kirol modalitate ezberdinak
praktikatuko dira. Hauen helburu nagusi sustapena izango da, hau da, euskal pilota denena izan dadila bultzatu nahi dugu, denok ahal baitdugu eta azken finean, dibertsioa bilatzen etortzen garelako.
Hasteko, esku pilotako ariketa batzuk azalduko ditugu,
udalekuetan parte hartuko dutenek egingo dutena gutxi gora behera ikusten hasteko.
Kontaktuan sartzeko, guztiok frontoian gaudelarik, gurpildunak, ez gurpildunak, begiraleak, etab. eta
pilota bat daukagularik, frontisera jaurtiz gure izena esango dugu ozenki. Hau da, pilota
duen bakoitzak hau jaurtitzean bere izena ozenki esango du, horrela,
partaideak elkar ezagutzen hasiko dira. Egoera denontzat errazagoa izan dadin, sakabanatu xamar egongo gara ondokoarengaz.
Ondoren, bi taldetan banaduz, bi espazio ezberdinduko ditugu
frontoi lurrean (berriz ere, espazioak zabalak izango dira). Ezkerrean dagoen taldeak, eskubiko espazioan sartu beharko du
pilota eta alrebes. Hau konplikatzeko, eta aurrerago, bi espazio egin beharrean
lau espazio sortuko ditugu eta 1, 2, 3, 4, izango da ordena. Lenengo jotzen
duenak 1ean sartu beharko du pilota, hurrengoan 2an eta horrela denbora
guztian.
Azkenik, partidillo estiloko bat egingo dugu. Bi talde
berriz. Batzuk eskuin aldean eta besteak ezkerrean. Frontisean arotxo handi bate
gongo da erdialdean. Edonork pilota jotzen duen oro, arotxoaren barnealdean
sartu beharko du. Aroan pilota gehien sartzen duen taldeak irabazioko du
partida.
Ariketa hauek aldatuz joan gaitezke, konbinazio berriak
sartuz eta taktikak aldatuz.
Gomazko paleta:eskupilotako ariketa berdinak egingo dira,
frontoi barruan baita ere eta dinamika berdina jarraituz.
Frontenisa: frontenisean, hasteko beroketa ariketa batekin
hasiko gara. Guztiok borobil batean kokatuko gara eta pilota batekin, guztion
erraketatik pasatzea lortu beharko dugu. Lehenengo, pilota botatu gabe, hau da
erraketa batetik bestera arrastaka, gero errebote txikiak emanez (altuera
txikia hartuz pilota) ondoren borobila handitu eta errebote handiak
pilotak egiten dituelarik saiatuko gara borobil osoa osatzen. Joku hau oso
dibertigarria izan daiteke guztiontzat.
Hurrengo ariketan, bi ilaratan jarriko gara, frontisera
begira. Lehenak, pilota jaurti eta beste ilarara abiatu beharko du. Bestean zegoenak eta orain pilota jo duenak, pilota jotzean beste
lerrora abiatuko da. Erreza ematen du jokua, baina pilotak abiadura hartzen
duen heinean, azkarrago desplazatu beharko gara guztiok eta horrek emango dio emozioa
ariketari.
Esan bezala, ez dira soilik ariketa hauek izango, hauek
exemplu gisa dira. Beti, jolasean gauden bitartean, ideia diferenteak
etortzen zaizkigu burura, eta ariketak konponduz, proiektu paregabeak ateratzen
dira guztion elkarlaguntzagaz.
Batzuetan bado edonor ariketa zaila iruditzen zaiona, edo ezin duena ariketa heutsi. Kasu hauetan EZ LARRITU!!! Ikasteko gaude, baina ondo pasatzek ere, beraz ariketak moldagarriak direnez, zertxobait aldatuz konponduko genuke arazotxo txiki hori.
Batzuetan bado edonor ariketa zaila iruditzen zaiona, edo ezin duena ariketa heutsi. Kasu hauetan EZ LARRITU!!! Ikasteko gaude, baina ondo pasatzek ere, beraz ariketak moldagarriak direnez, zertxobait aldatuz konponduko genuke arazotxo txiki hori.
No hay comentarios :
Publicar un comentario