ARIKETAK
Udaleku aste honetan, euskal pilotako modalitate ezberdinak landuko dira. Hauen helburu nagusia sustapena izango da, hau da, euskal pilota denena izan dadin bultzatu nahi dugu, helburua beti ere dibertsioa bilatzea delarik.
Oharra: bideoetan agertzen diren ariketak hemen behean azaldutako desberdinak dira. Modu honetan, udalekuan ariketa asko eta asko egiteko aukera izango dugu!!!
Esku pilota:
Kontaktuan sartzeko, guztiok frontoian gaudelarik, gurpildunak, ez gurpildunak, begiraleak, etab. eta pilota bat daukagularik, frontisera jaurtiz gure izena esango dugu ozenki. Hau da, pilota duen bakoitzak hau jaurtitzean bere izena ozenki esango du, horrela, partaideak elkar ezagutzen hasiko dira. Egoera denontzat errazagoa izan dadin, sakabanatuak egongo gara kantxa guztian.

Ondoren, bi taldetan bananduz, bi espazio ezberdinduko ditugu frontoiko lurrean (berriz ere, espazioak zabalak izango dira). Ezkerrean dagoen taldeak, eskubiko espazioan sartu beharko du pilota eta alderantziz. Hau konplikatzeko, eta aurrerago, bi espazio egin beharrean lau espazio sortuko ditugu eta 1, 2, 3, 4, izango da ordena. Lehenengo jotzen duenak 1.an sartu beharko du pilota, hurrengoan 2.ean eta horrela denbora guztian.
Azkenik, partido estiloko bat egingo dugu. Bi talde berriz. Batzuk eskuinaldean eta besteak ezkerrean. Frontisean uztai handi bat egongo da erdialdean. Edonork pilota jotzen duen aldioro, uztaiaren barnealdean sartu beharko du. Uztaian pilota gehien sartzen duen taldeak irabazioko du partida.
Frontenisa:
Frontenisarekin hasteko, beroketa ariketa bat egingo dugu. Guztiok borobil batean kokatuko gara eta pilota batekin, guztion erraketatik pasatzea lortu beharko dugu. Lehenengo, pilota botatu gabe, hau da erraketa batetik bestera arrastaka, gero punpa txikiak emanez (pilotak altuera txikia hartuz) ondoren borobila handitu eta pilotak punpa handiak egiten dituelarik borobil osoa osatzen saiatuko gara. Joku hau oso dibertigarria izan daiteke guztiontzat.

Hurrengo ariketan, bi ilaratan jarriko gara, frontisera begira. Lehenak, pilota jaurti eta beste ilarara abiatu beharko du. Bestean zegoena eta orain pilota jo duena, pilota jotzean beste lerrora abiatuko da. Erraza ematen du, baina pilotak abiadura hartzen duen heinean, azkarrago desplazatu beharko gara guztiok eta horrek emango dio emozioa ariketari.
Gomazko paleta:
Eskupilotako ariketa berdinak egingo dira, frontoi barruan baita ere eta dinamika berdina jarraituz.
Orokorrean:
Eskupilotako ariketa berdinak egingo dira, frontoi barruan baita ere eta dinamika berdina jarraituz.
Orokorrean:
Ariketa hauek aldatuz joan gaitezke, konbinazio berriak sartuz eta taktikak aldatuz. Esan bezala, ez dira soilik ariketa hauek izango, hauek adibide gisa dira. Beti, jolasean gauden bitartean, ideia desberdinak etortzen zaizkigu burura, eta ariketak aldatuz/moldatuz, jarduera desberdin paregabeak ateratzen dira guztion elkarlaguntzaz.
Batzuetan ariketa zaila suertatzen zaion norbait egongo da, edo ezin diona ariketari eutsi. Kasu hauetan EZ LARRITU!!! Ikasteko gaude, baina batez ere ondo pasatzeko, beraz, ariketak moldagarriak direnez, zertxobait aldatuz konponduko dugu arazo txiki hori.
ARIKETA MOLDATUAK
Gurpildun aulkietan dauden pertsonak eta urritasunik ez daukaten pertsonak maila berean egon daitezen, urritasunik ez dutenei jokoa zailduko zaie kasu batzuetan, eta besteetan, besterik gabe, urritasunik ez dutenak begiraleek eramandako gurpildun aulkietan eseri beharko dira.
Esku pilota:
Jokoa egokitzeko moduak: 1-Eskuina bada, ezkerrez jo beharko du pilota, eta alderantziz. 2-Pilota jo ondoren txapa ukitzera joatea. 3-Belaunak soka batekin lotuak izatea. 4-4 jokalariak gurpildun aulkietan eseraraztea.
Frontenisa:
2-Bikote bakoitza gurpildun aulkidun batez eta urritasunik gabeko pertsona batez osatuak egotea, oraingoan urritasunik ez dutenak gurpildun aulki batean eseri beharko dira.
Gomazko paleta:
Jokoa egokitzeko moduak: 1-Bikote bakoitza gurpildun aulki batez eta urritasunik gabeko pertsona batez osatuak egotea, oraingoan urritasunik ez dutenak gurpildun aulki batean eseri beharko dira. 2-Eskuina bada, ezkerrez jo beharko du pilota, eta alderantziz.
BESTELAKO JARDUERAK
Esku pilotako profesionalen hitzaldia:
Hitzaldi honetara bi pelotari famatu bertaratuko dira. Haien izenak sorpresa dira...emakume bat egongo ote? Asegarceko pelotaria? Edo Aspekoa? Pilotari gaztea edo esperientziaduna? Auskalo, udalekuan jakingo duzue!!!
Zesta puntako profesionalen partida:
Partida berezia izanen da, izan ere, zesta puntako pilotari profesionalak etorriko dira, Munduko Txapeldun eta Txapeldunordeak zehazki. Hau bai hau kalitatea!!!
Gainera, partida ondoren, zesta puntako xisterak nola egiten diren ikasteko aukera izango dugu.
No hay comentarios :
Publicar un comentario