-Elkar ezagutzeko jolasak: partaide guztiak elkar-ezagutzeko jolasak egingo ditugu, gutxienez izenak ikasteko helburuarekin😉.
-Trebetasun zirkuituak: astelehenean egiteko zehaztua dago, modu honetan, urritasunik ez daukaten pertsonak aulkian ibiltzen ikasiko dute. Beranduago egingo dituzten kiroletan eta jolasetan oso galduak egon ez daitezen, eta gurpildun aulkikoekin batera egindako jolasak jariatsuak izan daitezen.

-Tenisa: hasieran jolas batzuk egingo ditugu eta ondoren bikotekako partidak egingo dira, 4 jokalariak gurpildun aulkietan doazelarik.
-Zirko ikuskizuna: Ayegui herriko zirko taldeak prestatutako ikuskizuna, kanpineko areto nagusian.
-Igerilekua: izerditan egon ondoren, zeinek ez luke ura gogo handiz hartuko?
-Sukaldatzeko tailerra: Claudia Ramirez etorriko da. Bera ere gurpildun aulkian dabil, eta oraingoan Lyon-en ospatuko den munduko gozogintzako txapelketara joateko plaza lortu du. Beraz, sukaldatzeaz gain, bere esperientzia ezagutzeko aukera polita izango duzue udalekuko partaideek.
-Gaubela kantuz: begiraleok Euskal Kanten zerrenda luzea jarriko dute proiektorean, eta zuek banan-banan aukeratuko dituzue denon artean kantatzeko. Begiraleok kitarra daramagu...baina zuetako edonor musikaria bada...bere instrumentua ekar dezala udalekura!!!!!
-Saskibaloia: hasieran kanastekin eta zelaiko dimentsioekin familiarizatzeko jolasak egingo ditugu etae ondoren partidekin hasiko gara. Partidetan jokalari guztiek gurpildun aulkietan joan beharko dute.-Txiste eta asmakizun kontaketa: ausartuko zinatekete "Eva Hache" bilakatzen? Utzi lotsak alde batera eta murgil gaitezen gau entretenigarri batean. Txisterik txarrenarentzako eta asmakizunik zailenarentzako opariak egongo dira!!!
-Desoreka joku-jolasak: kasu honetan, desoreka urritasunik ez dutenek pairatuko dute desoreka. Hau da, jolasak burutzerakoan, urritasunik ez dutenei jolasa zailduko zaie. Esate baterako: harrapaketan oinak soka batez lotuko zaizkie.
-Iratxe herrira bixita: Iratxe herria gertu dagoenez, aulkietan joateko arazorik ez da egongo, gainera urritasunik ez duten zuen kideak zuek laguntzeko prest izango dituzue!
-Boccia jokoa: Petankaren antzeko jokoa da. Partaide guztiak gurpildun aulkietan egon beharko dute.
-Udaleku festa: SORPRESAAAA!!!!!!!!!
No hay comentarios :
Publicar un comentario