LAGUNTZAILE ETA KOLABORATZAILEAK:
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Mindara elkarteari, dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkateari, beraien laguntza oso garrantzitsua izan baita udaleku hauen antolkuntzarako. Horrez gain, esan nahi dizuegu, gaian interes berezirik baduzue Mindara elkarteko bazkide egitea gonbidatzen zaituztegula, oso proiektu interesgarria baita, ekintza askorekin. Hemen uzten dizuegi elkarteari buruzko informazio gehiago:
Bestalde, Iratxeko kanpinari ere eskerrak eman nahi dizkiogu gure udalekua bertan antolatzen eta gauzatzen uzteagatik.
ELKARRIZKETA INTERESGARRIA:
Oraingoan, Ainara Etxeberria izango dugu hizpide, 25 urteko gazte Nafarra.
Labur esanda, Ainara pilotan gaztetxo murgildu zen, 5 urterekin, eskolako klubean.
Zoritxarrez istripu bat izan zuen eta ondorioz 2 hankak galdu zituen. Gaur egun, pilotan jarraitzen du. Hori bai pertseberantzia berea! Tira ba, ezagut dezagun Ainara!
-Begiraleak: Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizugu Ainara, guregana etortzeko gonbita onartzeagatik. 5 urterekin hasi zinen euskal pilotako munduan, ba al zegoen gurpildun aulkidunik klubean?
-Ainara: Ez. Gurpildun aulkidunentzako aisirako euskal pilota irtenbide bat zela duela 2 urte konturatu nintzen, istripua 23 urterekin eduki eta gero. Ni betidanik izan naiz euskal pilotan murgildua, eta horretan jarraitu nahi nuenez, urritasunak ditugun pertsonontzako irtenbideak bilatzen ari nintzela, euskal pilotako txapelketa inklusibo bat ospatuko zela ikusi nuen interneten, eta hor hasi zen dena. Txapelketan jende pila ezagutu nuen, eta guk guztiok "GURPILOTA" kluba sortu genuen Iruñean, gurpildun aulkian goazen pertsonentzako.
-B: Zenbat kide zarete gaur egun?
-A: 25 pertsona gaude, ni zuzendari/koordinatzaile naizelarik, beste 4 lankide ditut. Gainontzeko 20ak klubean izena eman duten neska-mutilak dira. Eta honetan datza nire egunerokoak.
-B: Orduan, zertan datza zure lanak zehazki?
-A: Arratsaldeetan entrenatzaile papera egiten dut (titulua baitaukat). 5 pertsonako 4 talde ditugu, adinaren arabera sailkatu ditugunak, maila parekatua baitute. Eta astean 2 entrenamendu egiten ditugu talde bakoitzarekin.
Eta goizetan, klubeko administrazioko lanak egiten ditut. Beste erkidegoetako klubekin harremanetan jarri, txapelketak antolatu, gure kluba aditzera eman, ahal dugun neurrian gure kirola sustatu, etab.
-B: Beraz Ainara, entrenatzaile baita koordinatzaile zaren neurrian, gomendiorik emango al zeniguke gure udalekua arrakastatsua izan dadin eta datorren urtean plaza gehiago eskaintzeko aukera izan dezagun?
-A: Tira ba, nola ez! Udalekuaren sustapenaren inguruan esango dizuet ideia ona dela udalekua ospatu ostean, partaideek heuren balorazioak ipiniko balituzte zuen blogean bertan. Eta ahoz-aho ezagunei kontatuko baliete zeinen gustora egon diren eta errepikatu nahiko dutela hurrengo urtean. Gainera, zuek begiraleak biltzea komenigarria litzake, eta udalekuaren alde onak, ez hain onak eta hobetzekoak apuntatzea, baita udalekuaren memoria egitea. Modu honetan, datorren urteko udalekua hobeagoa izango da!
Honetaz aparte, udaleku bitartean jarduerek ongi funtziona dezaten, buruan eduki behar duzuen hitz bakarra DIBERTSIOA izango da, horrela eta bakarrik horrela lortuko dituzue zuen helburuak.
-B: Mila esker Ainara, orain "gomendatzaile" titulua eskuratu berri duzu jajaja. Benetan zure laguntza eskertzen dizugu bihotzez, oso baliagarria izango da udalekua ahaztezina suerta dakien partaideei. Eta zorte on datorren astean duzun Euskal Herriko txapelketan, egurre!!!
-A: Eskerrik asko zuei, nirekin harremanetan jartzeagatik. Ez dut baztertzen zuen udalekura joango naizenik. Asko gustatuko litzaidake zuen partaideekin arratsalde polita pasatzea!
-B: Hau bai hau sorpresa emango diguzuna agertuz gero! Ongi segi Ainara!


No hay comentarios :
Publicar un comentario