miércoles, 16 de noviembre de 2016

SARRERA

NORTZUK GARA?

Yerri herriko pilota elkarte bat gara eta hau 15 kidek osatzen dugu. Orain arte, esku pilota izan da landu dugun espezialidade bakarra, astero bi orduko bi saio eginez. Hainbat urte daramatzagu metodologia aldatu gabe, baina oraingoan zeozer berriarekin probatzea erabaki dugu: gurpildun aulkidunak euskal pilotara gerturatzea.

HELBURUA:

Esan bezala, gure helburua gurpildun aulkidunak euskal pilotara erakartzea da. Honen arrazoia, horrelako kasuak gertutik bizitzea izan da. Izan ere, duela aste batzuk, urritasunari buruzko bilera batean egon ginen eta honek pertsona hauengan pentsaraztea eragin zigun. Pertsona hauetaz hitz egiterakoan nagusiki pena eta errukia dira sentitzen diren emozioak, baina bilera ostean konturatu ginen pertsona horiekiko sentitzen ditugun emozioak ez liratekela halakoak izan behar, beraiek ere oso pozik bizi direlako. Beraz, haien poztasuna euskal pilotarekin lotzea izan da gure abiapuntua.

Helburu hau betetzeko, udaleku inklusibo batzuk antolatu ditugu, urritasunaren barruan GURPIL AULKIAN DAUDEN PERTSONENTZAT ETA URRITASUNIK EZ DUTEN PERTSONENTZAT. Modu honetan, urritasunik ez duten pertsonak ohartarazi nahi ditugu gurpildun aulkian daudenek ere badutela dibertitzeko aukera, eta hau kontuan hartuta, denok batera momentu alai bat igaro nahiko genuke.





11 comentarios :

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Finez Marañon, Aitor
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea, 2. maila

    ResponderEliminar
  4. Jon Gorospe Goikoetxea,JFKF, 1.maila.

    ResponderEliminar
  5. 1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte. Elkarrizketak gauzatu dira, baina ez dago erreferentziarik liburu eta artikuluekin erlazionaturik, espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dira. Aurkezpenari begira, oso ordenatua, erakargarria eta argia da eta atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera, hots,bloga erabilterraza da. IKT ugari erabili dituzte; argazkiak eta bideoak batez ere. Gainera, sortutako materiala oso didaktikoa da. Kolaborazio lana nabaria da, taldekide guztiak ageri dira. Hau da, parte hartzea ziurtatua da. Hizkuntza aberastua eta argia, ortografia akats gutxikoa.
    2. Erakunde mota eta helburua argi adierazten dute. Nori zuzendua dago garbi uzten dute. Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioak agertzen dira. Eskuragarri duten materiala aurkezten dute. Ikastaro edo topaketetara gonbidapena egiten dute eta harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria eta abar ageri dira.
    3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 9
    4. Asier Alonso Rodriguez (1. maila JFKZ)

    ResponderEliminar
  6. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    1.1. Elkarrizketa bat egin da eta instalazioen inguruko informazioa bildu da. Ez dago liburu edo aldizkarietako informaziorik eta erreferentziarik.
    1.2. Informazioa argia da, taula oso lagungarria da.
    1.3. IKT-tresnak erabili dira eta oso erabilgarriak dira.
    1.4. Bloga ondo dago, arazo bakarra hasierako orrian dago (tutuluan klikatuta agertzen denean), bertan blog osoko informazioa jarraian idatzita agertzen da eta apur bat nahasgarria da.
    1.5. Bideoetan bi taldekide bakarrik agertzen dira, honek ez du esan nahi blogean taldelanik izan ez denik, hala ere.
    1.6. Hizkuntza aberatsa darabilte, akats gutxi daude: azaldutako desberdinak (ariketak-en),liratekela (helburuak-en), pertsonak (trebetasun zirkuitoak-en).
    2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
    • Sarrera dauka.
    • Antolatzaile mota zehazten da.
    • Parte hartzaileen ezaugarriak zeharten dira.
    • Instalazioen inguruko informazioa dago.
    • Giza baliabideak eta material baliabideak aipatzen dira.
    • Proiektuaren helburuak zehazten dira.
    • Jarduera moten adibideak daude.
    • Udalekuen prezioa agertzen da, baina ez hauek aurrera eramateko gastu guztiak nola ordainduko diren.
    • Harremanetan jartzeko kontaktuak daude, baita intereseko estekak ere.
    *Asko gustatu zait, akatsik handiena blogerako ez dela inongo informazio zientifikorik bildu ddela iruditzen zait, honetaz aparte, udaleku hauek aurrera eramateko diru laguntzak nondik aterako liratekeen jakin nahiko nuke, kostu handia dutela iruditzen zait eta. Hala ere oso ideia ona da, jarduera benetan interesgarria iruditzen zait.
    3. 9.
    4. Garate Iturzaeta Iker, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea, 1.maila.

    ResponderEliminar
  7. Larrea Elorza, Auritz Jarduera fisiko eta Kirolaren 1go maila

    ResponderEliminar
  8. EBALUAZIOA:
    1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Datuak jasotzeko informazio iturri desberdinak erabili dira 2-4 artean
    Aurkezpena oso argia da.
    Bideoak, argazkiak, artikuluak… agertzen dira. Gainera batzuk beraienak dira
    Blogak atal desberdinak ditu eta erraz aurkitzen dira.
    Ziurtatzen da taldekide denek egindako lana dela.
    Hizkuntzaren erabilera ere orokorrean zuzena da nahiz eta akatsen bat agertzen den.
    2-Ebaluazio irizpide zehatzak
    Sarrera agertzen da
    Beraien antolatzeko helburua argi agertzen da
    Agertzen da norentzako zuzenduta dagoen
    Praktikatzeko instalazioak agetzen dira
    Jarduera garatzeko beharrezko jende kopurua zehazten du
    Material baliabideak agertzen dira
    Proiektuaren helburua ere agertzen da
    Jarduera mota eta kopurua ez da hain zehaztuta agertzen
    3-Kalifikazioa
    8,5
    4-
    Auritz Larrea Elorza
    1go mailako ikaslea Hezkuntza eta Kirol fakultatea

    ResponderEliminar
  9. 1. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIEN INGURUKO OHARRAK
    1.1. Blogean ez da aipatzen zer informazio iturri erabili dituzten zehazki, ez dituzte erreferentziak jarri. Elkarrizketa bat egin dute, baina ez da oso argi ikusten.
    1.2. Aurkezpena nahiko argia da, nahiko ordenatua dago, ez oso eta lagungarri diren argazkiak, taulak eta eskemaren bat erabiltzen dute.
    1.3. IKT tresnetan bideoak eta argazkiak dira batez ere erabili dituztenak.
    1.4. Blogaren diseinua: Erabiltzeko erraza da, argia, nahiko ordenatua eta erakargarria blogean sartzen diren guztientzat.
    1.5. Kolaborazioari dagokionez, 4 taldekideak agertzen dira argazki batean eta lauek parte hartu dutela suposatzen da. Bideoetan ez dira parte-hartzaile guztiak agertzen.
    1.6. Erabilitako hizkuntza ez da oso aberatsa baina ortografia akatsik gabea.
    2. EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK
    - Sarreran argi uzten da zein den elkartearen helburua eta horretarako zeintzuk diren landuko dituzten jarduerak. Antolatzailea elkarte bat da, eta jarduerak ( udalekuak) ez dira dohainik, pertsona bakoitzak 150 euro ordaindu behar ditu. Parte har dezaketen pertsonak 18 urtetik gorakoak izan behar dute eta gurpil-aulkian egon daitezke edo ez. Erabiliko dituzten instalazioak eta materialak argi zehazten dituzte. Udalekuetan egongo den pertsonalari buruzko informazioa ere agertzen da.
    - Proiektuaren helburua sarreran agertzen da eta asko sakontzen ez bada ere, argi da zein den. Udalekuen antolamendua ondo dago, nahiz eta pertsona askorentzat lekurik ez egon ( 26 soilik). Gastuak gutxi gorabehera aurreikusten dira, pertsona bakoitzak zenbat ordaindu behar duelako adierazten delako. Nahiko osoa den bloga da, eta begirale guztiekin kontaktuan jartzeko informazio zehatza dago.

    3. BLOGAREN NOTA
    - Nik blog honi 9,5 bat jarriko nioke

    IZASKUN LEOZ GARCIANDIA

    ResponderEliminar
  10. 1) EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK: Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, elkarrizketa bat egin dute, baina ez dute artikuluen laburpen edo iruzkinik egin. Instalazioen inguruan azterketa egokia egin dute. Testua ongi ordenatuta dago eta atalak garbi bereizten dira. Gainera, zehaztasunez idatzita dago eta irudi egokiak ditu. IKTak era egokian erabili dituzte, egitaraua taula batean adieraziz esaterako. Gainera, bideo ugari egin dituzte ariketak azalduz eta asko laguntzen dute. Bloga erabilterraza da, baina behar bada atalak hobeki antolatu beharko zituzten, batzuetan ez baita oso garbi ikusten atal bakoitzaren izenburuaren atzean zer egon daitekeen. Guztien kolaborazio lana argi dago eman dela, argazki bat elkarrekin egin dutelako eta bideoan taldekide bat baino gehiago agertzen direlako. Hizkuntzaren kalitatea eta aberastasuna oso ona da, argi ulertzen da dena eta aipatutako aberastasuna irakurtzerako orduan eskertzen da.
    2) EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK: Antolatzaileek proposatzen dutena hurrengoa da: gurpildun aulkidunak euskal pilotaren mundura erakartzea udaleku inklusibo batzuen bitartez. Erakunde hau pilota elkarte bat izan da orain arte, eta bilera baten ondorioz etorri da hau antolatzearen nahia. Beraz, ez dirudi irabazi asmorik dutenik. Praktikatzeko eskura dituzten instalazioak azaltzen dira, Iratxeko kanpineko instalazioak, hain zuzen ere. Egingo dituzten ariketak oso egokiak dira gurpildun aulkiko pertsonentzat, eta gainera era ezin hobean azalduta daude (bideoekin, azalpen idatzia …). Amaitzeko, elkarrizketa interesgarri bat egin diote gurpildun aulkian dagoen pertsona bati.
    3) KALIFIKAZIOA: 9
    4) Alaitz Ruiz Espinal
    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1go maila.

    ResponderEliminar
  11. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko iturri nagusia elkarrizketa izan da (interesgarria). Ez da erabili bestelako iturririk (artikuluak, liburuak, esperientzia arrakastatsuak…). Gaineratu erreferentzien atala.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira…
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Zuen bideoak, oso didaktikoak. Galdetegia ere erabili duzue. Izena emateko formularioa nola osatzen da? Zehaztu argazkiak nondik atera dituzuen.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (alderdiren bat faltan bota dut, edo osatzeke).
    1.5. Kolaborazio lana. Guztion argazkia aurkeztu duzue eta bideoan ere ebidentziak gaineratu dira.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz: “gurpildun aulkidunak”, “ariketa moldatuak” (moldatutako ariketak)

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Lehenengo paitailan sarrera agertu beharrean, jarduera datak agertzen dira. Hobe sarrera, ezta?
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zer edo zer zehaztu da, baina ez guztiz.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Zehaztu gehiago estaldura.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. Zehaztu da.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Argazkian oso ongi ateratzen zarete, baina zehaztu zein den zuen egitekoa (funtzioa) eta zertan zareten adituak edo zuen esperientzia.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zehazteke.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. Zuzena da.
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Oso didaktikoa egin duzue, proposamen landua. Kontuz moldatuutako ariketekin (gehienak desoreka egoerak dira), adibidez, “3-Belaunak soka batekin lotuak izatea”. Batzuk gurpildun aulkian daude, beraz… “Esku pilotako profesionalen hitzaldia” jarrita ezinezkoa da emakumea izatea, ezta? Hasieratik jarri pilotari famatua eta honela aukera irekia da, gurpildun aulkian jokatzen duena ere izan liteke.
    • Aurreikusitako gastuak. Ez duzue ezer aipatu, garrantzitsua da.
    • Bestelakoak aipatu dituzue (zuekin harremanetan jartzeko moduak).

    3. Kalifikazioa: 8,5.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

    ResponderEliminar